Doitasun-mekanizazioa
Nolako mekanizazio industrialak eskaintzen ditugu?
Gure mekanizazio-tailerrean bezero bakoitzaren beharretara egokitzen den zerbitzua eskaintzen dugu, eta irtenbiderik onena eskaintzen dugu nagusiki doitasunezko hiru mekanizazio motatarako material mota guztietan.
Serie laburren mekanizazioa
Kalitatea eta eraginkortasuna uztartzen dituzten serie laburren doitasunezko mekanizazio-zerbitzuak eskaintzen ditugu. Gure bezeroen produkzio-beharretara egokitzen gara, lehengaia erostetik mekanizatu, tratatu eta muntatzeraino. Emaitza kalitate handiko piezak dira, kantitate txikiko serietan.


Pieza unitarioaren mekanizazioa
Aplikazio batzuek pieza bakarrak eta oso espezializatuak behar dituzte. Horregatik, pieza unitarioen eta konplexutasun handiko piezen mekanizazioa ere eskaintzen dugu. Gure makineriari eta kualifikazio handiko takdeari esker, doitasunean eta kalitatean emaitza zehatza eskaintzen dugu.
Prototipoen mekanizazioa
Gure mekanizazio-tailerrean prototipoetan ere espezializatzen gara. Batzuetan, diseinu-ideiak prototipo zehatz eta funtzionaletan gauzatu behar dira eta hori lortzen lagundu nahi dizugu. Gure etengabeko aholkularitza teknikoari esker, diseinua optimizatu ahal izango dugu, nahi dugun emaitza lortzeko.

Era guztietako materialekin lan egiten dugu, fabrikazio-prozesu bakoitzaren beharretara egokituta:
- Aluminiozko doitasun-mekanizazioa
- Doitasunezko mekanizazioa altzairu herdoilgaitzean
- Doitasunezko mekanizazioa altzairuan
- Doitasunezko mekanizazioa plastiko teknikoetan
- Doitasunezko mekanizazioa aleazio mota guztietan
Sektoreak
Gure makineria-parke zabalari eta gure taldeari esker, hainbat industriatarako piezak mekaniza ditzakegu: aeronautikarako, ekipamendu-ondasunetarako, ingeniaritzarako, industriarako edo automobilgintzarako…




